Eraso homofobo, transfobo eta lesbofoboen aurkako protokoloa aurkeztu du TransBolloMarika Sareak
Ekainaren 28an, pertsona LGTBI+ Eskubideen Nazioarteko Egunean, eraso homofobo, transfobo eta lesbofoboen aurkako protokoloa aurkezteko baliatu du TransBolloMarika Sareak. Azken asteetan, pertsona ezberdinek, mota honetako eraso ezberdinak jasan dituzte; hori dela eta, hauei aurre egiteko protokoloa aurkeztu dute Gasteizen.
Erasoei aurre egiteko, isilik ez gelditzea nabarmendu dute Sareko kideek. Horretarako, aurrerago zehazten dugun bezala, baliabide ezberdinak jarri dituzte martxan.
Erasoaren unean
Lasaitasuna mantentzea garrantzitsua da; lekukoak badaude, haiekin hitz egiten saiatu eta telefono zenbakiak lortu, aurrerago baliagarriak izan daitezkeelako. Bakarrik egonez gero, konfiantzazko lagun batekin harremanetan jarri beharko litzateke erasotua; hor, ospitalera joatea izan daiteke aukera bat, kalte psikologikoak edo fisikoak artatzeko. Poliziari deitzea ere aukera bat da: erasoaren egileak aurki ditzake inguruetan.
Salaketa
Erasotuak argi izan behar du bera ez dela erruduna, inoiz. Eraso baten lekukoak, aldiz, ezikusiarena ez egitea garrantzitsua da: galdetzea, behatzea edo laguntza eskaintzea garrantzitsua da. Salaketa egiteko unean, lagunduta joatea garrantzitsua da: komisaldegi batean edo epaitegietan egin daiteke hau. Gorroto delitua izateko, datu guztiak eman behar ditu erasotuak; datuez gain, erasoaren zehaztasunak ere eman beharko dira. Gainera, legez kanpoko egoera batean aurkitzen bada erasotua (paperik gabe), CEARekin jar daiteke harremanetan (945 26 68 05): laguntza eta babesa jasoko ditu. Zalantzaren bat baldin badago, TransBollomarika Sarearekin harremanetan jartzea gomendatzen dute saretik; gainera, haiekin kudeatu ahalko da erantzun edo salaketa soziala.
Ospitalean amaituz gero
Erasotuak ospitalean amaitzen badu, erasotua artatzen duen medikuari zauriak edota lesioak eraso trans/lesbo/homo-fobo batengatik izan direla azaltzea garrantzitsua da. Horrela, lesio – agirian hau idatzita agertuko da.
Baliabideak
TransBolloMarika Sareak, beste kasu batzuetan egin bezala, email bat eta telefono zenbakia bat jarri ditu eskura eraso hauek salatzeko:
- Telefono zenbakia: 633 309 653
- Emaila: transbollomarika.sarea@gmail.com
- Kontu ezberdinak: @transbollomarik (Twitter) eta Transbollomarika sarea (FaceBook)
TransBolloMarika Sarearen protokoloa, osorik
Bandera, protesta moduan Gasteizko Udaletxean
Gasteizko Udaletxean ez da erraza izan LGTBI+ komunitatearen ikurrina jartzea. Gasteizko Udalak ez du ikurrina balkoi printzipalean jarri; hori dela eta, EHBildu, Ahal Dugu eta Irabazi taldeek bandera jarri dute euren balkoietan, Udalaren «hipokresia» salatuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!