Dena prest Zuian «Baietz 42!» ekimenerako
Ekainaren 21ean, 22an eta 23an burutuko da ekimena. 150 bizilagunek eman dute izena momentuz.
Euskaldunen aktibaziorako ekimenak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian; horren erakusle, Agurainen 75 ordu euskaraz, adibidez. Eredu hauek ispilu hartuta, Zuiako herritarrak ere, euskararen aldeko erronka herrikoia egiteko prest azaldu dira. Hori da, hain zuzen ere, Baietz42! ekimena, 42 orduz euskaraz bizitzeko hautua. Antolatzaileak pozik daude orain arte egindako lanarekin.
Datuak eta honi buelta emateko erronka
Zuiako herritarren %30,5ak euskaraz daki; %51,5ak euskaraz ulertzen du, nahiz eta horietako batzuek hitz egiteko gaitasunik ez izan. Hala ere, hizkuntza erabileraren kale neurketak dio Zuiako elkarrizketen %5,8a baino ez dela euskaraz aritzen.
Egoera horri aurre egiteko, antolatzen hasi ziren herritar batzuk urte hasieran eta, dagoeneko, euskaraz bizitzeko hautuari aurre egiteko prest daude. Denbora tarte honetan hainbat ekimen burutu dituzte, hala nola, herriko jatetxe, denda eta tabernetako ordutegiak euskaratu, atxikimenduak jaso …
Halaber, Udalera eraman dute ekimena eta bertan babes zabala jaso du, udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, PPren abstentzioarekin, babesa eman diotelako honi – 11 udal ordezkarietatik 10en aldeko botoa eskuratu zuen ekimenak -.
Era berean, beste ekimen ikusgarri batzuk egin dituzte, hala nola, herriko kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko trukaketa bat, ipuin eta istorio ezberdinen bitartez. Bertan hamaika hizkuntza entzuteko parada izan zen, Zuiak euskaraz bizi nahi duen herri anitza dela aldarrikatzeko.
150 pertsona baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, nahiz eta epea ez den amaitu. 16 urtetik gorako herritar guztiek har dezakete parte, hiru profil ezarriz horretarako:
- «AhoBizi». Euskaraz mintzatzen diren herritarrak dira, 42 ordu horietan euskara hutsez hitz egiteko konpromisoa hartua dute jada.
- «BelarriPrest». horiek euskara ulertu bai baina hitz egiteko gaitasunik ez edo gaitasun gutxi dutenak dira, ekimena dirauen bitartean euskaraz entzuteko hautua egina dute.
- «BideLaguna». Euskara ulertzeko zailtasunak izan arren, euskararekiko errespetua eta begirunea dute, eta beraz, euren inguran euskara hitz egin dadila sustatuko dute.
Hitzordua ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango da eta ekimena hasi arte hainbat ekimen egongo badira ere, – kantu-afaria, poteo musikatua, gailu elektronikoak euskaraz konfiguratzen ikasteko aukera – Baietz42! ekimenaren asmoa ez da euskararen aldeko jai bat egitea; helburu nagusia euskara eguneroko hizkuntza izan daitekeela adieraztea da, baita Zuia bezalako udalerri batean ere. Euskararen aldeko jaia, aldiz, ekainaren 24an izango da, Udaleko Euskara Batzordeak Zuia Euskaraz eguna antolatu baitu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!