Euskaraz aritzeko «Baietz 42!» ekimena egingo dute Zuian, ekainaren 21etik 23ra
Zuiarrak euskaraz biziko dira, 42 orduz. Ekainaren 21etik 23ra, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute «Baietz42!» ekimenarekin, profil eta helburu ezberdinak zehaztuz horretarako.
Ekimenaren helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Hala ere, zuiar euskaldunak ahaldundu eta aktibatu nahi dituzte «Baietz 42!» izena jarri dioten ekimenarekin. Aurreko astean egin zuten agerraldia eta bi egunen aurkezpena, herritar ugari ekimenaren antolakuntzan daudela erakutsiz.
Hiru parte hartzaile ezberdin identifikatu dituzte antolatzaileek, herritar guztiek parte hartu ahal izateko:
1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe.
2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.
3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!