Absolbitu egin dituzte Martinez eta Ereño, bideoan azaltzen direnak eurak ez direla ondorioztatuta
Urtebeteko kartzela zigorra eta 2.520 euroko isuna eskatzen zioten bakoitzari, pintaketa batzuekin terrorismoa goratzea egotzita.
*Aiaraldea.eus-en albistea
Iragan asteko asteartean izan zuten epaiketa Madrilen. Bi gazteek atzo izan zuten absoluzioaren berri, baina gaur arte ez dute sententzia ikusterik izan. Bihar bilduko da Beñat eta Aitor babesteko sortutako herri plataforma, epaiaren gaineko balorazio bat egiteko.
Bideoa
Sententziak adierazten du epaiketan aurkeztu diren probek ez dutela balio bi gazteak kondenatzeko. Epaiketan proiektatu zen bideoan pintadak egiten azaltzen diren bi pertsonak Beñat eta Aitor ez direla ondorioztatzen du sententziak. “Bideoko kideen eta akusatuen arteko altuera eta fisionomia ezberdintasunak” agerikoak direla nabarmentzen du epaiak.
Hortaz gain, Aitor ezkertiarra zela aitortzen du sententziak, pintadak eskumako eskuarekin marraztuak zeuden bitartean. Horregatik absolbitu dituzte bi gazte laudioarrak, “pintadak eurek egin zituztela adierazteko frogarik ez dagoelako».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!