StandBAI! 28. saioa
Saioaren hasiera Radiohead taldeari eskainiko diogu, “Ok Computer” (EMI, 1997) lanari hain zuzen ere. Lan hau askorentzat 90 hamarkadako onenetarikoa da. Izan duen eraginaren adibide bat Easy Star All-Stars New Yorkeko reggae kolektiboak egin zuena da. “OK Computer” kantuz kantu bertsioneatuz “Radiodread” lana kaleratu zuten 2009an, kantu guztiei reggae kutsua emanez eta artista desberdinek ahotsak jarriaz. Honen ostean reggearekin jarraituko dugu, Gasteizko Gobeo Bay taldeak atera berri duen “Alfa y Omega” lanarekin. Eta saio bukatzeko Euskal Herriko talde klasiko bat: Balerdi Balerdi. Euskarazko power-poparen aitzindari, 1991n kaleratutako hamar hazbeteko biniloa entzungo dugu. Goñi anaiek, taldeko bi partaidek, sortu berri zuten Gor diskoetxean plazaratu zuten lana.
StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan) (Aurreko saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen)
Balerdi Balerdiren lehengo lana Mauro Entrialgok diseinatua
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!