Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden 8 gazteen aurkako epaiketa, sententziaren zain
Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden zortzi gazteak ez dira epaiketara aurkeztu. 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu behar zituzten Gasteizko epaitegietan. Gasteizko Harresiak elkartasun ekonomikorako deia egin du.
Hala Bideo hauetako bi gazterekin egon da. Auziperatuek, 2010eko gazteriaren aurkako polizia operazioa ekarri dute gogora. Ostean, Herri Harresian Ertzaintzaren jarrera salatu dute; desobedientzia ekimenekin jarraituz, epaiketara ez aurkeztea erabaki dute zortziek. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten –akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten–, baina oraingoan, Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Ibon Esteban nafarra babesteko kateatu zirenen kontrako epaiketaren txanda zen. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gazteentzako: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik. Azken honek «arrisku erreala» dauka espetxeratua izateko.
Gasteizko Harresiak, 2015eko Herri Harresiko isunei aurre egiteko elkartasun ekonomikorako deia egin du, kontu korronte bat irekiz honetarako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!