[Iritzia] «Zendu da diktadorea» – Iñaki Lazkano –
«Zendu da diktadorea»
– Iñaki Lazkano –
Mundu erdia erosketen sukarrak jota ostiral beltza ostiral santu bihurtzen zuen bitartean, Black Friday delakoan alegia, joan zitzaigun diktadorea, hil zitzaigun Fidel Castro.
Eta diktadoreak hiltzen direnean bezala herriak kaleak hartu zituen eta txanpainaz (edo ronez kasu honetan) ospatu zuen. Politikariak trantsiziorako erakundeak nola prestatu pentsatzen hasi ziren eta hurrengo egunean gobernu berria eratu zen.
Diktadorea hil eta bigarren egunean, igandean, dikatadurak zapladutako herri askatua La Habanako kaleak jendez gainezka eta musikaz blai festari ekin zion errejimenaren bukaera ospatzeko, eta erbesteratuei inbidia piska bat emateko, bide batez.
Fidelek arnasa hartzeari utzi eta irugarren egunean, astelehenarekin, munduko agintari demokratikoek tiranoaren soslaia madarikatu eta ongi etorri beroa eman zioten buruzagi erreformista berriei.
Gaur du laugarren eguna Kubak Fidel Castro Ruz hil zela eta turistak harrituta dabiltza La Habanako kaleetan barna, noraezean, gertatzen ari dena ulertu ezinik…. Emakume mexikar bati telebistan entzuna da honako hau:
“(…) Algo raro está pasando, ha muerto el dictador y la gente está triste”.
Milaka eta milaka herritar hurbildu dira Iraultzaren Plazara diktadoreari azken agurra ematera, errautsei ohore egitera eta errespetua azaltzera.
Ulertezina badirudi ere, Kubako herriak diktadorea maite zuen eta sekulako jende-ilarak osatu dituzte eguzkipean diktadoreari diosal egiteko.
Bihar izango du bostgarren dolu eguna eta Santiagorako bidean jarriko dira Fidel eta konpainia; uztailak 26 zituenean ekarri zuen askatasun haizeak eta azaroak 26koak eraman.
Kantuak dioen bezala,
Guretzat beti izango da 26!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!