G puntuaren finala, pildora bakarrean
Ez, ezin izan dugu ekidin: bertxokotarrok ere izan ginen Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalean. Illunbeko zezen plaza bete zutenetako batzuk izan ginen, eta igande arratsaldea pasa genuen zerbeza edan eta gominolak janez, batera (zer nahi duzue esatea, horrelako konbinazioak gustatzen zaizkigu). Portzierto, zorionak Aitor Sarriegi jaun handi txit txapeldunari: merezitakoa.
Aste honetako programan pildora bakarrean laburtu dugu finalak eman zuena. Ordubetean, ti-ta, Illunben gertatu zenaren berri jakin nahi baduzue, gure podcast-ean klik egitea besterik ez duzue. Bertsolariek kantatutakoak, kronika objektibo eta kontrastatua, gure adituen iritzi bulartsuak, g puntuaren misterioak argituta (adb.: zergatik balio du tortilla prekozinatu batek 2 euro Illunben? edo, zergatik eraman zuen Irazuk jertse «sozialista estiloko» hori?)
Bitartean, zaindu zuen galtzarbeak, eta ondo portatu Olentzerorekin (hau da, ez laztandu gehiegi)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!