Mobilizazioa egin dute Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Errotatik Erdigunera
Gasteizko hainbat kolektibok bultzatu dute protesta, eta arrazakeriaren kontrako mezuak ozen entzun dira manifestazio osoan zehar.
Pertsona Migratuen Nazioarteko Egunean, abenduaren 18an, manifestazioa egin dute Gasteiz Antirrazista plataformak, Tinkuy kolektiboak, Amnesty International, Bachué, Zehar eta Ongi Etorri Errefuxiatuakek deituta. Errota auzoan hasi dute mobilizazioa, lokal okupatuen eta delikuentziaren kontra manifestatu baitira auzo horretan hainbat pertsona azken asteetan.
Europan ematen ari den «gorroto diskurtsoen gorakada» krisi testuinguruan kokatu dute. «Aberatsenen irabaziak handitzen eta langileak pobretzen ari diren garaian», etorkinak eta pertsona arrazializatuak arazoaren errudun bezala seinalatzen dituzten diskurtsoak indartzea ez dela kasualitatea ohartarazi dute, berariaz bultzatutako gezurrak direla, arazoaren erroa ezkutatzeko. «Europa gotorleku errepresibo eta faxista bihurtzen ari dira, kontrol poliziala igo eta bizi baldintzak okertzen, eta auzokideen arteko harremanak gorrotoan, deskonfiantzan eta beldurrean oinarritu daitezen bultzatzen», salatu dute.
Horren aurrean, jatorri eta kultura aniztasunetik batzeko deia egin dute, komunitatea eraikitzeko eta praktika arrazista eta xenofoboen aurka egiteko, baita bestelako diskriminazio formen aurka ere: patriarkalak, lgtbifoboak, kolonialistak… Elkarrekin faxismoa gelditu eta gizarte justu bat eraikitzeko beharra ere aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!