Asisko Urmeneta: «Euskal Herrian sorgin ehiza kontrol politikorako tresna izan da»
"Ni ez naiz sorgina -Suak errerik, keak gorderik-" tituludun dokumentala du esku artean Asisko Urmenetak. Sorgin ehizaren inguruan eraki diren hainbat mito eraitsi, eta atzean zeuden interes politikoak agerian uzteko asmoarekin dator dokumentala. Goteo plataformatik dirustatze parte-hartzaile bat jarri dute martxan, nahi eta ahal duenak bultzada eman diezaion proiektuari.
«Ni ez naiz sorgina -Suak errerik, keak gorderik-» tituludun dokumentala du esku artean Asisko Urmeneta marrazkigileak. Herrima ekoiztetxearekin batera aurkeztuko duen lana da. Pasa den azaroaren 19an dirua biltzeko deialdia egin zieten herritarrei azken grabaketak aurrera eraman ahal izateko. Goteo plataformaren bidez, proiektua finantzatzeko martxan jarri den diru bilketa edo crowfoundinga bukatzeko
Ez da lehen aldia Asisko Urmenetak sorgin ehiza eta haren inguruan eraikitako mitoak eraisteko lana abiatzen duela. Oraingoan, liburu formatua alde batera utziz, haren ustez, «hunkitzeko» indar handiagoa duen ikusentzunezko mundura pasa da marrazkigilea.
Unibertsitate ezberdinetako ikerlarien elkarrizketak animazioekin eta beste hainbat edukiekin tartekatuz, sorgin ehizaren atzean ezkutatzen diren interes politikoak aztertuko ditu, besteak beste, dokumental honek. Komunitate izaera guztiz haustea helburu zuten inkizizio español eta frantsesaren elkar lana agerian utzi eta seinalatuz.
Proiektuari bultzada emateko jarraitu hurrengo esteka: https://eu.goteo.org/project/ni-ez-naiz-sorgina
Asisko Urmenetari egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Asisko Urmeneta: "Euskal Herrian sorgin ehiza kontrol politikorako tresna izan da"00:32:48
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!