«Araba ez dago salgai» makroproiektuen aurkako manifestazioa Gasteizen
Arabako hainbat plataformek protesta deitu dute “Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean urriaren 26rako Bilbo Plazatik abiatuta.
Arabako hainbat kolektibok manifestazio handi bat deitu dute urriaren 26rako Gasteizen, «Araba salgai ez dagoela» adierazteko. Deialdia Arabako gizarte osoari zuzenduta dago, «lurraldea mehatxatzen duten makroproiektuen aurka daudela erakusteko».
Ekimen honen atzean plataforma sozial eta auzotar ugari daude, besteak beste, UAGA, AHTrik Ez Lautada, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Araba Bizirik, Aramaio Bizirik, Trebiñu Elkartea eta Araba Zelaiaren Alde, Dikerik Ez, Gorbeialdea Defendatu eta beste asko.
«Makroproiektuek korporazio handiek negozioa egitea bilatzen dute»
Kolektibo horien arabera, azken hilabeteetan Arabak «kontaezinezko makroproiektu fotovoltaiko eta eolikoak» aurkeztu ditu, «trantsizio energetikoa», «etorkizuneko aurrerapenak» eta «lurralde-industrializazioa» aitzakiatzat hartuta, «korporazio handiek lurraldearen kontura negozioa egitea» bilatzen dutenak. Gainera, azpimarratu dute egoera hori aurreko beste proiektu batzuei gehitzen zaiela, hala nola, AHTari, tomate plantari eta dikeei, besteak beste.
«Etengabeko mehatxu» horren aurrean, gizartea mobilizatzen hasi da berriro. Manifestazioa 18:00etan hasiko da Bilbo Plazan, erakundeei eta arduradun politikoei erakusteko «gehienek lurraldea, herriak eta landa-inguruneko bizimodua defendatzen dutela».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!