Hainbat ekimen eta jarduera antolatu dira Gasteizen urriaren 12rako
Egun osoan zehar izango dira protesta ekimen eta jarduerak. Ikasle Abertzaleak, Aske, Ernai, eta Memoria Osoa plataformako kideak hiriko puntu ezberdinetan batuko dira. Jaiegun arrotz honen ospakizuna eta Guardia Zibilak hirian antolatu duen ekitaldia salatuko dituzte.
Hispanita
tearen egunean, deialdi ugari zabaldu dituzte hainbat eragilek ospakizunaren kontra egiteko. Goizez zein arratsaldez, Gasteizko puntu ezberdinetan kokatuko dira protestak.
Ikasle Abertzaleak Armentiako Ikastolan antolatu du egun osoko egitaraua. 11:00 tan «Zergaitik borrokatu arrazakeriaren olatu berria» hitzaldiarekin emango diote hasiera egunari. Tailerrak, ikus-entzunezko proiekzioak, bazkaria eta bestelako jarduerak antolatu dituzte.
Errepresioaren aurkako Aske antolakundeak manifestazio deialdia egin du. Eguerdiko 12:30ean irtengo dira Aldabetik.
Ernaik bat egin du Memoria Osoa plataformako lagunek 10:30etan Artium-en deitu duten mobilizazioarekin. Guardia zibilak antolatutako ekitaldia salatu, eta estatu-bortxa pairatu duten biktimei babesa eskaintzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!