Sexu langileen eskubideen alde mobilizatu dira Gasteizen
Feministak, antirrazistak eta antikapitalistak diren heinean eta langileen eskubideen alde borrokatzen dutelako, "ezinbestekoa" ikusten du mugimendu feministak sexu-langileen eskubideen alde borrokatzea.
Sexu langileen nazioarteko egunaren kariaz, sexu langileen eskubideen alde eta estigmatizazioaren kontra mobilizatu da Gasteizko mugimendu feminista. Aliantza prozesu betean dago mugimendu feminista, dituzten «pribilegioen jakitun», aniztasun zabalagoa lortzeko bidean.
Sexu-lana antolamendu sozial kapitalista eta zisheteropatriarkal kolonialean kokatzen dutela adierazi dute. «Gaur egun Euskal Herrira iristen diren emakume* migratu askok sexu-lanen edo zaintza lanetan aritzearen artean aukeratu behar dute, indarrean jarraitzen duen Atzerritartasun Legeak erregularizatzeko eskubidea ukatzen dielako» ohartarazi dute.
Dena ez da trata
Sexu-esplotazioa, trata edo salerosketa eta sexu-lana bereizi dituzte eta «dena trata da» leloaren aurka egin dute, erabakitako sexu-lanaren existentzia ukatzen duelako eta ez diolako tratari benetako irtenbiderik ematen. Argi adierazi dute, edonola ere, trataren eta «edozein esparrutan ematen diren eraso matxisten aurka» daudela.
Estigmaren kontra
Mugmendu feministaren iritziz, «klase kokapena daukan feminismoak ulertu beharko luke sexu lanaz harago beste lan eta ofizioetan ere genero zapalkuntza, bortizkeria egoerak eta lan esplotazioa sarri gertatzen direla». Lan esparru bat debekatzeak, estigma berezia jasaten duena gainera, pertsona prekarizatuak klandestinitatera kondenatu besterik egiten ez duela uste dute.
Sexu-langileen eskubideen eta ahotsen aurka doan indarkeriazko diskurtso eta jarrerarik onartuko ez dutela ere esan dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!