Gasteizek gastu militarra eragozpen fiskalaren bidez geldiarazteko beharra aldarrikatu du
Kale ekintza bat egin zuten atzo Arabako hiriburuko Gobernu Militarraren aurrean, gizartearen militarizazioa gero eta handiagoa dela salatzeko eta gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina babesteko. Modu sinbolikoan, misilak jaurti dituzte birziklatze-edukiontzi baten barruan.
Ostegun honetan, apirilaren 23an, gastu militarrarekiko eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina osatzen duten sindikatuek, GKEek eta elkarteek ekintza antimilitarista bategin dute Gasteizko Defentsa Ordezkariordetzaren aurrean, Leizaola plazan, Gobernu Militarra izenez ezagutzen den eraikinean.
Pertsona talde zabal batek parte hartu du protestan, eta, sinbolikoki, misilak bota dituzte birziklatzeko edukiontzi baten barruan, Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiterakoan armamentuan eta gastu militarrean egindako inbertsioak areagotu egin direla salatzeko.
Gainera, errenta aitorpenaren kanpaina betean, gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpainarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. Protestan azaldu dutenez, «errenta aitorpena egiterakoan sozialkibidegabetzat edotakaltegarritzatjotzenditugun partiden finantzaketan (esaterako, militarismoan) Estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea da eragozpen fiskala”.
«Desobedientzia zibileko ekintza hau zergen zati bat ordaintzeari uztea da, izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste ekimen herritar batzuetara bideratzeko«, gaineratu dute.
2024. urte honetan, momentuz, eta oraindik kanpainako hilabete geratzen denean, eragozpen fiskalak 50 atxikimendu baino gehiago lortu ditu Araban.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!