«Alboka eguna» albokarien topaketa herrikoia ekainaren 1ean izango da Aramaion
"Topaketa hau, bere txikitasunetik, euskal kulturaren osagai izatea" nahi dute antolatzaileek.
Argazkia: 2019ko Alboka Eguna Uztaritzen
Egunari hasiera emateko Bixente Goikoetxea plazatik kalejira abiatuko da 12:00etan. Kalejiran musikari guztiek hartuko dute parte: albokariak, pandero joleak, txistulariak, trikitilariak… Parte-hartzaile guztiekin hamaiketako egingo dute gero, elkar ezagutzeko. Iturrietako sagardoa eta sagar-zukua eta Kerixarako gazta izango dira, bertako ekoizlea eta elikagaiak ezagutzera emateko.
Euskara jaiaren atal garrantzitsua da, euskarak eta albokak aspalditik egin dutelako bidea ekarrekin. Ekitaldi honen antolatzailea “Haizem@n albokari elkartea” da, Otazun sortua eta Araba osoan an egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea.
Bazkaria kanpoko frontoi estalian izango da 14:30etan. Helduek 10€ ordaindu beharko dute eta haurrek 5€. Bazkarirako izen emateko galdetegia maiatzaren 27a baino lehen bete behar da. Tiketak egunean bertan salduko dira. Edo emaila idatzi daitke haizemanalbokarielkartea@gmai.com helbidera.
Bazkalostean, bildurako musikarien bat-bateko saioa eta arratsaldean Haizem@n albokari elkarteak eskainitako LA alboka bat zozketatuko dute. 18:00etan Tik-tak ikuskizuna emango du Imaginaciones NAI-k.
Kontzertua 19:00etan hasiko da, Besaide, Ursaria eta Intxixu taldeekin eta txozna eta bokatak izango dira aukeran.
«Topaketa honen helburu nagusia, musika-tresna honen musika eta ondarea zabaltzea eta indartzea da. Izan ere, jaialdi hau erakusleiho aparta da, emanaldi tradizionalak zein gaur egungo musikaren uztartzean ikusgai izaten baitira», azaldu dute antolatzaileek. «Araban egun hau ospatzeko maiz aukeratu da landa eremuko kokapena, txikitasunari garrantzia emateko asmoz. Bertaratzen den jendeak kontuan hartzeko hirian baino zerbitzu urriagoak izan arren, jaialdi polita egin daitekeela eta azaltzeko hiri eremutik kanpo merezi duten kultura, paisaia, jendea eta bizimoduak ere badaudela».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!