Lau mobilizazio egongo dira hurrengo egunetan Israeli exijitzeko indarkeria eten dezan behin betiko Palestinan
Laudion hiru deialdi egongo dira eta Amurrion beste bat. Rafahren kontrako erasoaldiak piztu du herritarren erantzuna. through Aiaraldea.eus
Israelen erasoaldiak Gazan zazpigarren hilabetea bete du eta indarkeria Rafahko pasabidera zabaltzen ari denean, nazioarteko protesta uholdea piztu da. Munduko hainbat txokotan eta unibertsitatetan eta Eurovision Jaialdian bertan mobilizazioak antolatu dituzte eta Aiaraldea ez da salbuespena.
Gauzak horrela, lau elkarretaratze egingo dituzte; hiru Laudion eta beste bat Amurrion. Lehenengoak bihar bertan izango dira, Laudio zein Amurrioko herriko plazetan 12:30ean. Gernika-Palestina egitasmoak egindako deialdira batu dira tokiko eragileak.
Laudion, herriko plataformak ez ezik, Udalak ere iragarri du parte hartuko duela kontzentrazioan.
Astelehenean, aldiz, Ikama ikasleen antolakundeak deitu du elkarretaratzea «Genozidioa gelditu! Palestina askatu!» lelopean. Lamuza plazan izango da hitzordua 12:00etan.
Toki berean, baina asteazkenean 18:30ean egingo dute mobilizazioa Laudioko Gaztetxeak eta GKSk eta euren mezua izango da «Israelen eta bere Mendebaldeko konplizeen aurka, Palestina askatu!»
Gogoratu beharra dago inbasio israeldarrak 32.000 hildako baino gehiago eragin dituela azken hilabeteetan eta erdia adingabeak direla, gainera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!