Greba hasi dute Gasteizko eta Aguraingo gizarte etxeetan
Disport Eki enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, hainbat hilabete daramatzatelako nominak epez kanpo kobratzen. through Alea.eus
ELA, LAB, CCOO sindikatuek deituta, greba hasi dute gaur, maiatzaren 8an, Gasteizko eta Aguraingo kirol instalazioetan zerbitzuak ematen dituzten 150 langile inguruk. Salatu dutenez, hilabete luze daramatzate «sistematikoki» nominak epez kanpo kobratzen.
Langileek adierazi dutenez, Disport Eki enpresak atzerapenez pagatu die sei hilabete 2022an, bederatzi hilabete 2023an, eta bi hilabete 2024an; hau da, «ez dira kasu isolatuak». Gainera, enpresak langileen batzordeari jakinarazi dio ez duela apirileko nomina garaiz ordaintzea aurreikusten, nahiz eta hitzarmenak hilaren zazpigarren eguna pagatzeko topea dela jasotzen duen.
Grebaren lehen egunean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dute sindikatuek Gasteizko Udalak San Martinen dituen bulegoetan, 12.00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!