TIRA jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko dute larunbatean
Elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia ospatuko dute maiatzaren 11an, Auzoan Bizi eta Herrizoma eragileek antolatuta. Hitzaldiak, bazkaria eta ikuskizunak izango dira Kordan eta gaztetxean.
Udaberriaren batera, herri egituren aldeko jaialdia antolatu dute aurten ere Auzoan Bizi etxebizitza sareak eta Herrizoma elikadura sareak. TIRA jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Maiatzaren 11an ospatuko da, larunbatarekin, Gasteizko Korda espazioan eta gaztetxean, egun osoan zehar.
Goizeko 12:00etan hasiko da programazioa Kordan, Pinto kaleko 51.ean. «Zer gertatzen da Berakahn?» hitzaldia emango dute. Ondoren, Mejillon tigre-ren eskutik, hitz esan errezitaldia eta marianitara egongo dira.
15:00etan bazkaltzeko aukera egongo da gaztetxean (Txapelarri tabernan daude salgai tiketak). Arratsaldean musika eta kontzertuak San Markos kantoian: Tira musika jartzaileak, Joni Txintxes eta Billy Ladilla.
Bukatzeko, dancehall gaua eta musika egongo da gaztetxean 20.30etatik aurrera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!