Imegarreko greba eten dute, negoziatzen hasi direlako zuzendaritzarekin
Atzo egin zuten lehen negoziazio bilera langileen eta zuzendaritzaren artean. through Aiaraldea.eus
Bertan behera utzi dituzte Imegarreko greba mugagabea eta mobilizazioak, «negoziazioak ahalbidetzeko». LAB sindikatuak jakinaraz duenez, gaur izan dute lehen bilera zuzendaritzarekin, eta horren ostean erabaki dute orain arteko lanuzte jarraitua etetea.
Hala ere, nabarmendu dute erabakia behin behinekoa dela: «Fase honetan ez bada adostasunik lortzen, langileekin batera erabakiko dugu zelan artikulatu erantzuna eta mobilizazioak berriz ere hastea».
Sindikatuko kideek eskerrak eman dizkiete azken asteetan «langileekin batera» egon diren herritar guztiei, «negoziatzeko aukera irekitzen laguntzeagatik». Apirilaren 17an abiatu zuten greba mugagabea Imegarreko langileek, zuzendaritzak kaleratutako bi lankideren berronartzea exijitzeko.
Ordutik hona gobehera ugari izan ditu borrokak. Lan ikuskaritza enpresara bertaratu zen eta behargin bat topatu zuen grebalari baten lanpostua betetzen, LABek salatu zuenez. Horrez gain, langileak «mehatxatu eta iraintzea» eta herritar bat «akusazio faltsupean salatzea» ere leporatu zioten enpresari, Laudioko Herriko plazan eginiko agerraldian.
Dena den, elkartasun keinu ugari ere jaso dituzte beharginek azken asteetan. Tubos Reunidoseko, Madres Mercedariaseko, JEZeko, Laudioko Udaleko edota Berriak BMko beharginen babesa jaso dute, besteak beste, eta baita pentsiodunena edota tokiko zenbait ekoizlerena ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!