Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La Directa-ko kazetariak. through Argia.eus
Jesús Rodríguezek moduan, Òmnium Kulturako zuzendari Oleger Serrak eta Gironako enpresari Josep Campmajók ere erbesterako bidea hartu dute. Honakoak dira gainerako auzipetuak: Carles Puigdemont, Marta Rovira, Ruben Wagensberg, Oriol Soler, Josep Lluís Alay, Xavier Vendrell, Marta Molina, Jaume Cabani, eta Nicola Flavio Giulio Foglia,
La Directa-k jakinarazi duenez, aste honetan García-Castellón epaileak 24 orduko epea eman die auziperatuei Auzitegi Nazionalean haien bizilekuen helbideak emateko. Atzerrirako bidea hartu duten hiruek ez dute halakorik egin eta epaileak haiek bilatzeko agindu dio Guardia Zibilari.
Rodríguez La Directa hedabideko kazetari ezaguna da eta dagoeneko 18 urte daramatza ikertzen Polizia indarren gehiegikeriak eta Poliziak edo inteligentzia zerbitzuek gizarte mugimenduko taldeetan egiten dituzten infiltrazioak. Procés-ak eragindako errepresioa ere gertutik jarraitu zuen kazetari lanetan.
Kazetariari sostengua emateko eratu den taldeak Bartzelonako Sants auzoan iragarri du Rodríguezek Suitzan topatuko duela babeslekua. Procés-eko jazarpenaren ondoren, dagoeneko lau dira Suitzan babesa hartuta dauden pertsonak: Marta Rovira ERCko idazkari nagusia ohia, Ruben Wagensberg ERCko diputatua, Òmniumeko zuzendaritzako Oleguer Serra eta Rodriguez bera.
Horrela azaldu du Rodríguezek bere erabakia La Directa-k argitaratu duen elkarrizketan: “Ohartzen naizenean Espainiako botere judizialaren gorenak alderdi politikoarena egiten duela eta Amnistia legearen tramitazioa oztopatzeko zigor prozedura bat erabiltzen ari dela, ohartzen naiz niretzat ere ezin dudala itxaron justiziaren antzik izan dezakeen ezer. Orduan erabaki nuen erbesteko bidea hartzea, iazko urte bukaeran. Banoa erbestera borrokan eta kazetari lanean jarraitzeko”.
Rodríguezi eta gainerako akusatuei terrorismo delitua leporatzen die García-Castellón epaileak Tsunami Demokratikoa mugimenduan parte hartzea leporatuta. Mugimendu horrek hainbat ekintza egin zituen 2019an procés-aren sententziaren aurka egiteko, guztiak desobedientzia zibilaren eremukoak, indar fisikoa erabili gabe eta horietako askotan dozenaka milaka pertsonak parte hartuta, hala nola Bartzelonako aireportua ordu batzuetarako hartu zutenean.
Rodríguezen sostengu taldetik adierazi denez, ekintza horiek guztiak nazioarte mailan onartuta daude protesta eskubidearen esparruan: “Haietan ez zen pertsonen aurkako atentaturik egin, ez zen inor baitu, ez ziren armak erabili edo lehergailuak egin. Europan terrorismo delituak deitzen diren horietako bakarra ere ez zen egin. Munduan gaur egun dauden diren gerrak eta gatazka biolentoak kontuan hartuta, edota horietan sortzen diren biktimak, kasu honetako terrorismo akusazioa barregarria da, are gehiago, egiazko biolentzien biktimen aurkako iraina da”.
Edozein modutan, Rodríguezek ez du oraindik baztertu dagokionean Auzitegi Nazionalera deklaratzera joatea: “Gauza bakoitza bere unean, erabakiko dut hori dagokionean eta nire abokatuarekin hitz egin ondoren”.
Printzipioz, Tsunami Demokratikoko jarduera guztiak daude Amnistia Legearen barruan, eta hura indarrean sartzen denean, Espainiako epaileek bertan behera utzi beharko dituzte procés-arekin zerikusirik duten auzi guztiak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!