Pagolarren instalatu nahi dituzten 200 metroko 6 aerosorgailuen kontrako alegazioak prestatu dituzte, herritarrek aurkeztu ditzaten
Laudion eta Okondon eragingo du nagusiki Ferosca II egitasmo eolikoak eta Aiaraldeko Mendiak Bizirik! plataformak helegiteak erredaktatu ditu, eskualdeko herritarrek erakunde publikoetan aurkezteko. through Aiaraldea.eus
Aiaraldeko Mendiak Bizirik! plataformak jarraitzen du bere jarduerarekin eta alegazioak idatzi eta partekatu ditu Ferosca deituriko azpiegitura eolikoaren aurka.
Zehazki, Ferosca Wind SL enpresak 200 metroko sei aerosorgailu kokatu nahi ditu Pagolar mendian eta inguruetan. Plataformak adierazi du horrek kalteak sortuko dituela Aiaran, Laudion eta Okondon eta horregatik zabaldu du deia herritarren artean, prestatutako alegazioekin bat egin dezaten.
Enpresaren Ingurumen Inpaktuaren Azterketa eta proiektua
Aiaraldeko Mendiak Bizirik! taldeak adierazi duenez, konpainiak otsailaren 13an aurkeztu zuen Ingurumen Inpaktuaren Azterketa eta proiektua. Plataforma ez dator bat azterketaren edukiarekin, «ez baitira aztertu alegazioetan salatzen ditugun funtsezko alderdiak: zarata, aerosorgailuetatik 2 kilometroko distantziara bizi direnen osasuna, landa-udalerrietako ekonomian izan ditzakeen eraginak, datu meteorologiko fidagarririk eza, hirigintza- eta ingurumen-araudiak ez betetzea…«.
Ingurumenaren defentsan aritzen den kolektiboak azpimarratu du enpresaren dokumentazioan proiektuaren inpaktuak sakon aztertuta egon beharko luketela eta, juridikoki, orain dela alegazioak aurkezteko aukera bakarra.
Horregatik, hain zuzen, helegiteak sortu dituzte eta hemen zein Zuhaitza liburudendan edo Mastercopyn (biak Laudion) eskuratu daitezke, baita aiaraldekomendiakbizirik@gmail.com helbidera idatzita. Hori bai, martxoaren 25ean beranduenez bidali behar dituzte herritarrek erakundeetara.
Horretarako bide anitzak daude:
- Udalen erregistroan, Eusko Jaurlaritzarekin duten hitzarmen baten bidez.
- Posta arruntaren bidez, Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkariari zuzendua.
- Sinadura elektronikoaren bidez, hemen.
- Egoitzan: Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Gasteiz.
- Gaurko egunez konfirmatuta dauden hurrengo mendi taldeen egoitzetan: Goikogane (Laudio), Mendiko Lagunak (Amurio) eta Txarlazo (Urduña).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!