Gasteizko Mugimendu Feministak kaleak hartuko ditu Martxoaren 8an, arratsaldeko 18:00etan, San Anton Plazan hasi eta Andra Mari Zuriaren enparantzan bukatuko den manifestazioarekin
Horretaz gain, martxoaren 9an, larunbatean, egun osoko jaialdia antolatu dute.
“Gure bizitzekin negoziorik ez! ¡Haceos cargo ya!” da aurten Gasteizko Mugimendu Feministak, martxoaren 8ko manifestazioan, kalera aterako duen leloa Euskal Herriko Mugimendu Feministak koordinatuta, zazpi herrialdeetako txoko ezberdinetan egingo dira mobilizazioak. Arratsaldeko 18:00etan San Anton Plazatik hasiko da feministen martxa eta Andra Maria Zuriaren Plazan bukatu.
Pasa den azaroaren 30an egindako greba feminista orokorraren aldarrikapenak berretsi eta aurtengo martxoaren 8a “ospakizuna baino gehiago borroka eguna” dela ohartarazi dute eta zapalkuntza sistemaren dimentsio guztiak eta gatazka esparruak seinalatu: “gure lan-indarra esplotatzen duen sistema heteropatriakal, kapitalista eta kolonial bati egin behar diogu aurre, bai etxean, bai enpleguan, baita dohainik eta aitortu gabe egiten ditugun zaintza lanetan ere”. Horretaz gain, gogorarazi dute zaintzaren afera ez dela “logika merkantilistan dagoen afera bakarra, bizitzeko oinarrizko behar guztiak daude merkantilizatuta; elikadura, etxebizitza, osasuna…” eta “zapaltzen gaituen sistemari”, beste sistema baten “proposamenarekin” erantzun nahi diotela azpimarratu dute, antolakuntza feministetan eta Herri Akordioaren aliantza markoan parte hartzeko eta sakontzeko deiadarra eginez.
Era berean, egun seinalatuan ez ezik, martxoaren 9an, goizeko 11:00etatik aurrera, egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 11:00etan, Arte ederren museotik: Bisita Gidatua – “Gasteiz kolonial eta esklabista”
- 13:00etan, Gasteizko Gaztetxean: Argazki erakusketa + luntxa
- 20:00etatik aurrera Gasteizko Gaztetxean. ALARMA MOREA + DJ BRILLI BRILLI
Aldarrikapena eta ospakizuna uztartu nahi izan ditu Gasteizko Mugimendu Feministak, egun honetarako antolatu dituzten ekintzekin eta bertan parte hartzera animatu dituzte emakume*, bollera eta transak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!