Gazako genozidioa gelditzeko, armen merkataritza eta Israelekin harremanak eteteko exijitu dute kaleetan
Larunbatean kalera atera ziren milaka lagun Euskal Herriko hainbat txokotan Espainiar Estatuko gobernuari eta euskal erakundeei exijitzeko neurri zehatz eta eraginkorrak har ditzatela Gazako Zerrendako genozidioa gelditzeko, eta oro har, Palestinako okupazio, apartheid eta kolonialismoaren kontra. Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean egin zen mobilizazioa.
Euskal Herriko BDZ kanpainak, antolatzaileak, adierazi zue bat egiten duela RESCOPen aldarrikapenekin eta honako hau exijitzen diela Espainiar Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako Gobernuei: aintzindari izan daitezela Israeli su-eten berehalako eta iraunkorra exijitzen; Israelekin dituzten armagintza, teknologia militarreko eta segurtasunerako teknologiako merkataritza harremanak eten ditzatela; babesa eman diezaiotela Hego Afrikak Nazioarteko Justizia Epaitegian Israelen kontra genizidioagatik aurkeztu duen salaketari; eta nazioarteko jurisdikzioa berreskura dezatela; Espainiar Estatuak Nazioarteko Zigor Auzitegiari eman beharreko babesa areagotu dezatela eta Palestinarekiko elkartasunaren aurkako jazarpena eta kriminalizazioa eten ditzatela, eta Mozal Legea bertan behera utz dezatela.
Israelekiko harremanak eten ditzatela ere eskatu diete erakundeei diplomazia, erakunde, ekonomia, kirol zein kultura arloetan.
Gainera, Euskal Herriko BDZ mugimenduak berriro ere adierazi du zilegitasun osoa onartzen diola Palestinako erresistentziari, «zilegia baita okupazioari, garbiketa etnikoari, apartheidari eta kolonizazioari aurre egitea».
Dei egin diete gizarte zibilari, alderdi politikoei eta euskal erakundeei BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) sustatzera, «horixe baita Palestinako gizartearen barruan sustengu handiena duen eragilea, izan ere, helburua du Israelgo apartheid politiken normalizazioa baztertzea, eta presioa egitea, okupazio ilegala, kolonialismoa eta apartheida jasanezinak bihur daitezen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!