Ertzaintzaren instalazioetatik ibaira gasolioa isuri dela salatu dute, laugarren aldiz
Zadorra Bizirik! plataformak jakitera eman duenez, Ertzaintzaren Arkautiko Akademiatik Errekabarri ibaira gasolioa isuri da hilabete honen hasieran. Azken urteetan izan den laugarren gasolio isuria omen da.
Kezka eta gaitzespena adierazi ditu Zadorra Bizirik! plataforma ekologistak Ertzaintzaren Arkautiko akademiak Errekabarri ibaira gasolio-isuriak egin eta gero. Jazotakoak «agerian utzi du behin eta berriz axolagabekeriaz jokatu dela», esan dute.
Urtarrilaren 2an detektatu zuten isuriaren berri. Urgentziazko neurriak hartu zituzten orduan isuria gehiago zabaldu ez zedin. Adibidez, hidrokarburoak xurgatzeko hesiak jarri zituzten ibaiaren ibilguan. Hala ere, gasolio gehiegi geratu zen akademiako araztegian eta zisterna-kamioien bidez atera behar izan zuten.
Urtarrilaren 7an areagotu zen egoeraren larritasuna. Zadorra Bizirik-en arabera, euriteek lurreko gasolioa azalera ekarri zuten, usain handia sortuz eta «kutsatzaile kopuru oso handia errekara eramanez». Bereziki larria da hori, nazioarteko garrantzia duten Salburuko hezeguneei eragin dakiokeelako. «Horrek agerian utzi ditu egungo prebentzio-neurrien eraginkortasunik eza eta behin betiko irtenbide eraginkorragoak ezartzeko premia», adierazi du Zadorra Bizirik-ek.
Azken urteetan izan den laugarren gasolio isuria dela azpimarratu dute, arduraz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!