Ane Arexolaleiba – Paula Amilburu eta Maddi Agirre – Aitor Najera bikoteak izan dira nagusi bertxoko sariketako lehenengo kanporaketetan
Baditugu Aramaion eta Baranbion asteburuan zehar jokatutako bi kanporaketetako bikote irabazleak. Aguraingo Gaztetxean Ostiralean ospatuko den azkeneko kanporaketetako bikote irabazlearekin batera osatuko dute urtarrilaren 26an Gasteizen egingo den Bertxoko Sariketako final handia.
Pandemia osteko etenaldi luze baten ostean bueltan da Bertxoko Sariketa. Hiru kanporaketa eta final handi batekin ospatuko dute bertsozaleek Hala Bedi irratian astero emititzen den Bertxoko irratsaioaren 20. urteurrena. Jada lehengo bi kanporaketak jokatuta eta hirugarrena faltan itxura hartzen ari da final handiko partaideen kartela. Aurten, gainera, Hala Bedi irratian programa emititzen duten Babazorra irratsaioko kideak izango dira kanporaketetako gai-jartzaileak. Bertso mundutik ez datozen arren euren bihurrikeriak saioetan plazaratzeko prest iritsi dira.
Lehengo kanporaketa aurreko ostiralean jokatu zen arratsaldeko 18:30etan Aramaioko Zabola Elkartean. Bertan honako hiru bikotek hartu zuten parte: Martin Abarrategi-Gari Arexolaleiba, Ane Arexolaleiba-Paula Amilburu eta Xabi Antia-Iraide Onaindiak. Lagunarteko giro epelean kategoriako saioa eskaini ziguten sei bertsolariek, umorea eta pikea lagun entzuleen barreak ateratzeko gai izan ziren. Ongi jakin zuten Bertxoko programan erabiltzen duten umore eta toke ganberroa bertso saiora islatzen. Sandwich mixto eta Serapioren rapa ariketa zailei aurre egiteko gai izan ziren. Azkenean entzuleek erabaki behar izan zituzten irabazleen izenak. Kontaketa estu baten ostean Ane Arexpolaleibak eta Paula Amilburuk lortu zuten finalerako lehengo txartela.
Bigarren kanporaketa, aldiz, igande arratsaldez ospatu zen Baranbioko elkartean. Goizean Arabako Bertsolari Txapelketako aurkezpena eta elkarteko Batzar Orokorra ospatu behar zirela aprobetxatuta babarrun jan baten ostean oholtzaratu ziren beste lau bikote: Markel Yoller-Danel Herrarte, Hegoi Amabizka-Peru Abarrategi, Aitor Najera-Maddi Agirre eta Txomin abarrategi-Aitor Ugarte. Giro gazte eta ez horren gazteak igande arratsalderako plan aproposa eskaini ziguten zortzi bertsolariek. Babazorra programako kideen gidaritzapean denetarik entzuteko aukera izan genuen: Durango Azokoako komunetako gatazkak, Bizkaiara espioitzan joateko espedizioak, etab. Baina arratsaldeko unerik politena Serapio Lopez bertsolari baranbioarrak eskaini zigun. Ariketetako bat Serapioren rapa imitatzea izan zen emandako zortzi errimaz lagunduta eta publikoak hala eskatuta Serapio animatu egin zen mikro aurrera atera eta erakustaldi eder bat egiteko. Azkenean, entzuleek Maddi Agirre eta Aitor Najera bikotea aukeratu zuten finalera pasatzeko.
Beraz, kanporaketa baten falatan ia erabakita geratu da Bertxoko Sariketako final handia. Azkeneko kanporaketa Agurainen jokatuko da Ostiral honetan arratsaldeko 20:30etan Aguraingo Latsarri Gaztetxean. Bertan izango dituzue kantuan honako bikoteak: Aroa Arrizubieta-Eukene de los Aires, Sabin Abarrategi-Unai Anda eta Samu Rodriguez-Eli Zaldua bikoteak. Gogoratu finala Urtarrilaren 26an jokatuko dela Hala Bedi irratiko ondoko lokalean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!