Manifestazioa eta jardunaldiak egingo dituzte, tren publiko eta sozialaren alde
Trenaren azpiegiturak hobetu daitezen eskatzen dute, Abiadura Handiko Trenak soilik erabili ahalko dituen trenbide eta azpiegitura berriak eraiki beharrean. Manifestazioa deitu dute tren sozialaren aldeko plataformen apirilaren 20rako, eta otsailean jardunaldiak ere egingo dituzte.
Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek 2022an aurkeztu zuten ingeniari talde batek egindako proiektu alternatiboa. Egungo trrenbideen egokitzapen eta hobekuntza proposamen teknikoa da, inplikatutako herri eta kontzejuen eskaerak jasotzen ditu, eta Garraio Ministerioak proposatutakoa baino 2.000 milioi euro gutxiagoko kostu ekonomikoa izango luke. Gainera, merkantziak zein pertsonak garraiatzeko erabili daiteke, eta abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke.
Proiektu alternatibo horrekin, prentsaurrekoan azaldu dutenez, «Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñarekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira handituko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko lirateke, eta ingurumen-inpaktua askoz ere txikiagoa izango litzateke».
Nabarmendu dute herri-plataformen eta Adifen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien artean lortutako akordioetatik sortutako «konponbide erreal eta teknikoki bideragarri bat eskaintzeko asmoarekin» egin dela azterketa teknikoa. Gainera, Frantziako estatuak ebatzi berri du ez dutela eraikiko Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren azpiegitura berria, eta Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek egungo trenbide-trazadura hobetzeko proposamena egin dute, «alternatibak eta obrak gelditzeko eskakizunak indartuz».
Manifestazioa eta jardunaldiak
Manifestazioa deitu dute herritarren plataformek Altsasun, apirilaren 20an. Tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiarazteko eta gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzeko eskatuko dute.
Horretaz gain, Tren Publiko eta Sozialaren aldeko jardunaldiak antolatzen ari direla eman dute jakitera, otsailaren 22tik 25era bitartean, Sakana, Lautada eta Goierriko hainbat herritan. «Jardunaldi horietan planteatutako Alternatiba aztertuko da eta eskualdeko eta tokiko trenbideen desegitea, diru guztia hiri handiak lotzen dituzten abiadura handiko lineetan erabiltzen delako; halaber, trenbide publiko eta sozialaren aldeko proposamenen eta abiadura handia deiturikoaren inguruan mugitzen den negozioaz eta espekulazioaz hitz egingo dugu», azaldu dute.
Jardunaldietan Italiako NO TAV mugimenduko kideak izango dira gonbidatu, 30 urtez baino gehiagoz Lyon eta Turin arteko AHTren linearen eraikuntza gelditzea lortu zutenak Susako bailaran, Alpeen azpitik 56 kilometro luzeko tunel bat barne.
Azkenik, urtarrilaren 19an, arratsaldeko 18:30tan, Arabako Manzanosen, tren geltokian eta 19:00etan Agurainen, Errege atarian, Arratsaldeko 19:00etan ere Nafarroako Altsasun, udaltean, Izurdiagan, tren geltokian eta Otxobin jauregi ondoan eta 19:30tan Beasainen, tren geltokian, egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Elkarretaratzeak, herritarron hitza errespetatzeko eskatzeko, aurkeztutako Alternatiba aurrera eramateko eta AHTrako plataforma berri bat eraikitzeko zundaketak geldiaraztea eskatzeko egingo dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!