All in da Haus freestyle txapelketako finala urtarrilaren 20an jokatuko da Gasteizko Gaztetxean
All in da Haus freestyle txapelketaren finala jokatuko da urtarrilaren 20an, larunbatarekin, Gasteizko Gaztetxean. Euskal Herriko hainbat txokotan kanporaketak jokatu eta gero, hauxek dira finalean kantatuko duten freestylerrak: Izar, Kazz, Ekaitz, Lil Zikuta, Viñaspre eta Aissa.
All in da Haus freestyle txapelketaren finala jokatuko da urtarrilaren 20an, larunbatarekin, Gasteizko Gaztetxean. Euskal Herriko hainbat txokotan kanporaketak jokatu eta gero, hauexek dira finalean kantatuko duten freestylerrak: Izar, Kazz, Ekaitz, Lil Zikuta, Viñaspre eta Aissa.
18:30etan irekiko dituzte Gaztetxeko ateak eta 19:00etan hasiko da saioa. Edi & Papaya DJ eta Xerula izango dira aurkezleak. Epaileak, oraingoan, Ningra, Haizeatxo eta Abaskal. Freestyla bakarrik ez, kontzertuek ere izango dute lekurik, Suaia eta Komadüren eskutik. Bukatzeko, 22:30etan freestyle finala jokatuko da.
Azaroan hasi zen txapelketa. Hiru kanporaketa jokatu ziren hilabete horretan zehar: Baionako Zizpa Gaztetxean, Gernikako Astran eta Arrasateko Gaztetxean.
All in da Haus freestyle sariketa preso politiko gasteiztar baten askatasuna aldarrikatzeko jaio zen 2016an Ekaitz in da haus izenarekin eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko lehiaketan bihurtu da azken edizioetan. Presoak etxeratzeko aldarria zabaltzea da jaialdiaren helburua eta, horrekin batera, rap eta hip hop eszenan euskaraz egiteko bultzadatxoa emateko aitzakia izatea.
🎤 ALL IN DA HOUSE FREESTYLE TXAPELKETA ✨FINALA✨
📅 Urtarrilak 20, larunbata
📍Gasteizko Gaztetxean🕡 18:30 Irekiera
🕖 19:00 Freestyle hasiera
💥IZAR
💥KAZZ
💥EKAITZ
💥LIL ZIKUTA
💥VIÑASPRE
💥AISSA
Aurkezleak EDI&PAPAYA
DJ XERULA
🕤 21:30 SUAIA&KOMADÜ
🕥 22:30 Finala pic.twitter.com/INoUfe7CHj— Gasteizko Gaztetxea (@GasteizGaztetxe) January 9, 2024
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!