Gasteizko Txosnek Banda Lehiaketaren aurtengo edizio aurkeztu dute
Aurten, estreinakoz, musikari gazteenei bultzada emateko Gazte Saria ere emango dute.
2024. urteko lehen agerraldia egin dute Gasteizko txosnak osatzen dituzten eragileek. Eskerrak emanez hasi dute hitzartzea, iaz txosnagunea «jendez beteta» egon zelako, eta aurten ere gune «alternatibo, sortzaile eta politikoa» eskaini nahi dutela. Bide horretan aurkeztu dute dagoeneko txosnen urteroko programazioan ezinbesteko bihurtu den ekimenaren edizio berria: Gasteizko Txosnen 2024ko Banda Lehiaketa.
Ezagunak ez diren taldeei oholtza gainean aukera ematea du helburu lehiaketak. Izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da arratsaldeko 15:00etan, www.gasteizkotxosnak.eus helbidean. Talde bakoitzak hiru, lau edo bost abesti igorri beharko ditu, eta argazkiak eta bideoak helarazteko aukera ere izango du.
Izena eman duten guztien artean 8 talde igaroko dira hurrengo fasera. Martxoaren 6a eta 13a bitartean bozketa epea irekiko da zortzi talde horien artean lau aukeratzeko. Lau horien artean, publikoak irabazle bat hautatuko du eta Gasteizko Txosnetako epaimahaiak beste hirurak. Lau horien artean talde arabar batek egon beharko du gutxienez, baita emakume partaideren bat duen talde batek ere.
Gazte Saria, aurten lehen aldiz
Lau talde finalistek martxoaren 21ean emanaldia egingo dute Jimmy Jazz aretoan. Irabazleak, urtero bezala, 500 euroko sari ekonomikoa jasoko du eta Gasteizko jaietan kontzertua emango du txosnagunean.
Horretaz gain, berrikuntza batekin etorri da aurten txapelketa: beste sari bat ere emango dute, lehiakide gazteak bultzatzeko: Gazte Saria. Kasu honetan, 200 eurokoa izango da saria eta, jakina, kontzertua emateko aukera jaietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!