Margoketa LGTBIfoboak egin dituzte Abendaño Ikastolan
Eskola-komunitateak elkarretaratzea egin zuen astelehen arratsaldean erasoa salatzeko.
Koloretako bandera dago margotuta Abendaño Ikastolako jolastokian, LGTBIQ+ komunitatearen sinbolo. Astelehen goizean koloretako lerroak hondatzen zituzten margoketak agertu ziren, gurutzeak banderen gainean.
Eraso homofoboaren aurrean, Abendañoko eskola-komunitateak elkarretaratzea egin zuen arratsaldean. Adierazi dute Abendaño Ikastolako hezkuntza-komunitatea komunitate inklusiboa dela, eta bertan pertsona guztiak ongi etorriak dira, erlijioa, kultura, jatorria eta sexu-orientazioa edozein direla ere. «Horrelako ekintzek ez dituzte berdintasun eta bizikidetza printzipioak bermatzen, komunitate osoaren aurkako erasoa dira, eta Abendaño Ikastolan ez dute lekurik», esan du zuzendaritzak ohar batean.
Ez da Gasteizko eskoletan horrelako erasoak eman diren lehen aldia. Azken urteetan hainbat eskolatan egin dituzte margoketa LGTBfoboak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!