[HALA BIDEO] Azukre Beltza, Irati Antiaren erakusketa
Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan
Irati Antia diseinatzaile gasteiztarrak, Julian De Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa zabaldu du LABE espazioan, Gasteizko San Vicente Paul kaleko 21.-ean. «Azukre Beltza” deituriko erakusketak webgune bat eta ikus-entzunezko instalazio bat uztartzen ditu, esklabistaren historia azaltzen duena. Abenduaren 22-a arte izango da ikusgai.
Kuban oraindik bada Julian de Zuluetak zabalduriko «Alava» izeneko azukre-findegia. Bertako barrakoiak etxebizitza bihurtu zituzten eta hori da Zulueta abizena daramaten bizilagun askoren bizilekua da. Eneida Villegas Zulueta bertan bizi da eta “Tras las huellas de nuestros ancestros” proiektu komunitarioa darama aurrera. Proiektua 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Villegas Zulueta anai-arrebek bultzatuta. Bere helburua tokiko historia berreskuratzea eta berreraikitzea da, bertako historiaren inguruko ikerketa ezaren eta ondasunen prekarietatearen aurrean erantzun bat emateko asmoz. LABE espazioan, memoria proiektu komunitario honi laguntzeko kamisetak salgai aurkituko dituzue.
Pasa den astean, erakusketan sartu eta Irati Antiak «Azukre beltza» aurkeztu zigun.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!