Tuvisako langileen lanuzteak erabateko jarraipena izan du
Gaur, astelehena, aurreikusitako mobilizazioei ekin diete Tuvisako langileek, eta zerbitzurik gabe utzi du lanuzteak ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz.
Lanuzteak deitu dituzte Tuvisan astelehenerako eta erabatekoa izan da jarraipena, sindikatuen arabera. Gutxieneko zerbitzuetan soilik egin dute lan. Udalarekin akordiorik lortzen ez bada, mobilizazio gehiago ditu aurreikusita enpresa batzordeak. Kalitatezko zerbitzu segurua «berreskuratu» nahi dute, azken aldian eman diren aldaketen ondoren: lanpostuak kentzea, zerbitzuaren prekarizazioa eta baliabideen pribatizazioa, flotaren egoera txarra, langileenganako «tratu iraingarri etengabea» eta, oro har, lan baldintzen okertzea salatu dituzte sindikatuek. Manifestazioak egingo dituzte abenduaren 13 eta 15ean; lanuzte partziala 18an; eta egun osoko bi greba egun deitu dituzte 19 eta 21ean.
Gaurko lanuzteak zerbitzurik gabe utzi du ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, Bestalde tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz. Arriaga-Lakua auzoko Landaberde eta Wellington Dukearen kaleen bidegurutzean izan da matxura, tranbiak katenariaren kable bat harrapatu eta bota du, eta hiri osoko tranbia sarean matxura elektriko larri bat eragin du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!