Greba feminista orokorra «jarraipen zabala» ari da izaten lehen balorazioen arabera
Greba egunaren bezperan dagoeneko mobilizazioak izan diren Euskal Herri osoko hamaika txokotan, baita Araban ere. Gasteizko auzo askotan egin ziren iluntzean kazerolada eta kalejirak. Aiaraldean pikete feminista egin dute gau partean, Tubacexen.
Goizeko 5:00etarako piketeak hasi dira Gasteizko industria gune garrantzitsuenetan, bi zutabetan: Mercedesetik bata eta Michelinetik bestea. Besteak beste, Tuvisan ere izan dira piketeak. Protesta horiek edukiz bete nahi izan ditu mugimendu feministak, instituzio eta enpresetako arduradunak seinalatu eta problematika zehatzei erreparatuz.
Ertzaintzak piketeak oztopatu dituela salatu dute eta jarrera oldarkorra izan duela. Azpimarragarriena da bi grebalari atxilotu dituela polizia autonomikoak Michelineko piketean. Biak ere LAB sindikatuko delegatuak dira, esku-hartze sozialeko sektoreko langileak. Sindikatuak esan du aske utzi dituztela biak goizeko 11:00ak aldera. Atxilotuez gain, 5 identifikazio egon dira gutxienez.
Goizean zehar mobilizazioak, piketeak, kale-mozketak, kazeroladak eta zaintzaguneak hamaika izan dira Arabako herrietan eta Gasteizko auzoetan.
11:00ak aldera elkartasun kazeroladak egin dira Gasteizeko auzoetan eta etxeetan, izan ere, langile askok ez dute graba egiteko oinarrizko eskubidea bermatuta: besteak beste, etxeetako langileek eta zerbitzu minimo altuak bete behar dituzten egoitzetako langileek. Horri erantzun nahian, grebara batzeko moduak bilatu ditu mugimendu feministak. Gasteizen soilik, esaterako, 2000 zapi laranja banatu dituzte, greba egin ezin duten langileek honi babesa adierazi ahal izateko.
Sindikatuek oraingoz dakitenaren arabera sektore publikoan izaten ari da jarraipen handiena eta Gasteizen industrian ekoizpena moteltzea lortu dute.
13:00etan goizeko ekitaldi nagusiari hasiera eman zaio: DERIBA. Bertan Gasteizko kolektiboek euren aldarrikapenak plazaratu dituzte ekintza ezberdinen bitartez: performanceak, irakurketak… Adurtzako Lanbiden eman diote hasiera etxeko langileek, formakuntzak asteburuetan izan daitezela aldarrikatuz, profesionalizatu nahi baitute eta lan eta bizi baldintza duinak izan. Bestetik, hiriko gune desberdinetan etxebizitza eskubidea, erroldatzeko eskubidea, osasungintza publikoa, pentsio duinak eta zaintza sistema publiko eta unibertsala aldarrikatu dira, besteak beste.
Goizeko tartea bukatuta auzoetako bazkariek hartuko dute tartea, arratsalderako manifestazio nagusirako indarrak hartzeko. Denon Bizitzak Erdigunera plataformak dei egin die herritar guztiei manifestaziora batzeko.
Araban
Arabako herrietan hamaika izan dira mobilizazioak. Gorbeialdean, esaterako, goizean Gorbeia zentro komertzialeko piketearekin eman diote hasiera greba egunari, bertako sarrera blokeatuz. Ostean, herrietan zehar ekimenak egon dira lanketa ezberdinak mahai gaineratuz: Zigoitian komunitatea, Zuian pribatizazioa eta Urkabustaizen etxebizitza eskubidea eta atzerritartasun legea. Arabar Errioxan, Mendialdea, Lautadan, eta Aiaraldean ere izan dira pikete, mobilizazio eta elkarretaratzeak.
Lautadan goizean goizetik piketeak egon dira industriagunean, 5 identifikazio egon dira hauetan. Ikastetxeak kateekin itxi dira. Kontzentretan 100 lagun inguru batu dira Araian eta Agurainen. Pikete solidarioa egin da zahar egoitzan, ambulategian eta egungo zentroan.
Aramaion 30 laguneko taller bat egin dute eta 100 pertsona inguruko manifestazioa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!