Zaballako azken heriotza salatzeko mobilizatzeko deia egin du Salhaketak
Espetxeetako heriotzek ez dute etenik. 2023an EAEko espetxeetan bere buruaz beste egin duen hirugarren pertsona da, Salhaketaren datuen arabera. Bigarrena Zaballan. 2020an gutxienez 5 pertsona hil ziren Arabako kartzelan.
Joan den larunbatean, azaroak 25, arratsaldeko 20:00ak aldera, 47 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Zaballako espetxeko ziegan. Presoen aldeko Salhaketa elkarteak jakin duenaren arabera, ziegan bakarrik zegoen gizona. Beraz, badirudi ez zitzaiola aplikatzen ari espetxeetan suizidioak prebenitzeko protokoloa, tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari bazen ere eta azken egunetan ondoezik zegoela adierazi bazuen ere.
Espetxeen auzia arazo larria dela azpimarratu du Salhaketak: «Bi egunetik behin, preso bat hiltzen da Estatuko espetxeetan, gehienak buru-gaixotasun larriek eta kondena luzeek eragindako suizidioagatik».
Heriotza hau eta espetxeetan emandako beste guztiak salatzeko eta kartzela-sistemaren aurka, Salhaketak elkarretaratzea deitu du Gasteizen ostiralean, abenduak 1, 12:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan.
Suizidioak espetxean
Espetxeetako populazioaren %75ak du gaixotasun mentalen bat, presoen aldeko kolektiboak azaldu duenez. Gauzak horrela, uste dute preso guztiek egon beharko luketela suizidioak ekiditeko protokolopean. «Heriotza naturalak» deitzen dieten arren, presondegietan ematen diren suizidioak kartzelak eragiten dituela salatu dute.
Bergizarteratzerik ez kartzelan
Kartzelaren zentzua eta helburua «zigorretik haratago» dagoela dio Salhaketak. «Ulertu behar dugu espetxea eta birgizarteratzea ezin direla eskutik helduta joan, aurkakoak direlako; ezinezkoa da pertsona bat gizarteratzea, gizartetik bananduz eta isolatuz epe luzez», azaldu dute.
Eusko Jaurlaritzaren espetxe-ereduak «huts» egin du
Salhaketak gogorarazi du martxoan Eusko Jaurlaritzak aitortu zuela «zerbitzuaren funtzionamenduan anormaltasun elementu bat» gertatu zela Zaballako espetxe horretan bertan preso bat hil zenean 2020ko uztailaren 17an, eta, beraz, hildakoaren gurasoek planteatutako ondare-erantzukizunaren erreklamazioa partzialki onartu zuela. Orduko hartan, beste aurrekari askotan bezala, familia eta hurbileko pertsonak izan ziren elkarte honekin harremanetan jarri zirenak gertatutako heriotza ahaztea eta zigorgabetasuna saihesteko, erakundeak erreklamatzeko bideei buruzko informaziorik jaso gabe.
Kasu honetan, mahai gainean jarri du Eusko Jaurlaritzak, bere lurraldeko espetxeak administratzeko arduraduna den aldetik, doako laguntza psikologiko, juridiko eta kalte-ordain mota guztiak eskaini beharko dizkiela familiari, «hildako pertsona honen zaintzan dagoen erantzukizun falta egokia konpentsatzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!