Gasteizko txosnagunea, jai herrikoen alde: abuztuaren 3tik 9ra, hiru agertoki, zazpi txosna, hamaika kontzertu eta ekitaldi
Agerraldia egin du gaur Gasteizko Txosna Batzordeak, txosnagunea bi egun barru irekiko dela iragarri eta giroa berotzen hasteko. Ohar batzuk ere gogorarazi nahi izan dituzte eragileek.
Gaur egun, Gasteizko Txosnak kolektibo ezberdinek osatzen dituzte. Kolektibo hauek haien lana esparru ezberdinetan burutzen dute: antidesarrollistak, ikasle mugimendua, komunikazio alternatiboa, internazionalismoa, euskalgintza, errepresioaren kontrako zein eskubide sozial eta politikoen aldekoak.
Herri mugimenduen bilgunea dira Gasteizko Txosnak: aisialdi eta jai eredu alternatibo baten iturria, hamaika borroken plaza, indarrean dauden joera eta balioak eraldatzeko aukera, parte hartzeko aukera, ikasteko aukera. Aukera izateaz gain, Gasteizek «behar duen espazio bat» ere badirela gogorarazi dute txosna batzordea osatzen duten eragileek.
«Jai-eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu«, adierazi dute gaurko agerraldian. «Parte-hartzeko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun bitartean, lanean gogor jarraitzen dugu, gero eta ekimen gehiago antolatuz, momentu honetan dugun eremua indartzen saiatuz eta parte hartu nahi duen guztiari ateak irekiz«.
Aurtengo jaietan ere, egitarau anitza
Abuztuaren 3tik 9ra, hiru agertoki, hiru karpa eta zazpi txosna izango dira txosnagunean. «Zazpi festa egun, zazpi txosna, hiru karpa, lau agertoki eta askotariko 42 kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira Gasteizko Txosnagunean», ospatu dute kolektiboek.
Amaitzeko, argi utzi nahi izan dute ez dutela inolako eraso matxista, xenofobo edo homofoborik onartuko. Protokolo feministaren diseinuan burubelarri ibili dira lanean ikasturtean zehar eraso orori aurre egiteko, gaur eman dute horren berri ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!