[HALA BIDEO] 100 urte dinamikak bota zuen Zaharraz Harroko txupina
Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bedi urteurren bateratua ospatzen ari dira aurten. “Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai” leloarekin bat eginda, adierazi dute komunitatea egiteko bideak ez duela zerikusirik poliziarekin.
Atzo arratsaldean hasi ziren Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jai herrikoiak. Lehenago beste ekintza batzuk hasita bazeuden ere, arratsaldeko 18:30etan bota zuten txupina Bollerias plazan, eta “100 urte, bakarrik ezin da” dinamikako kideei eman zieten jaiei hasiera emateko ardura. Ondoren turistifikazioaren aurkako kalejira bat egin zuten, Eli Zaldua eta Ekaitz Samaniego bertsolariek girotuta.
Txupina botatzera igo ziren Bollerias plazako eszenatokira Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bediko kideak, aurten urteurren bateratua ospatzen ari direnak. Autogestioa, parte-hartzea eta auzo harrotasuna goraipatu zituzten bertan, eta Zaharraz Harroren oinarrietan dagoen okupazioa ere aldarrikatu zuten. Denen artean “Alde Zaharra eta Gasteiz bizigarriago” egiten dituztela esan zuten, eta “gure auzoak eta hiria elikatzen jarraitzeko hautua” egin dutela adierazi zuten.
Ekintza ugari daude antolatuta igandera arte, Zaharraz Harroko jai parte-hartzaileen egitarauan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!