Arabako Mendiak Askek bizikleta martxa egingo du astelehenean Kantoblankoko zentral eoliko proiektua salatzeko
Erantzule gisa jotzen dituzten erakunde ezberdinetatik egingo dute bira, eta elkarretaratzea ondoren. Proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte bertan.
Datorren astelehenean, ekainaren 19an, bizikleta martxa eta elkarretaratze bat egiteko deia egin du Arabako Mendiak Aske plataformak, Kantoblankon eraikitzeko asmoa duten zentral eolikoa salatzeko. “Bizirik iraun ahal izan duten naturguneak” babesteko, zaintzeko eta defendatzeko ardura hartu du plataformak.
Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzatik abiatuko da bizikleta martxa arratsaldeko 18:00etan, Samaniego kaleko 2. zenbakitik. Ondoren, “suntsipenean oinarritzen den sistema ekonomiko-soziala” babesten duten erakunde ezberdinak bisitatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza, EAJren egoitza eta Iberdrolaren bulegoak. Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan Zuzenean zerbitzuaren aurrean elkartuko dira, Ramiro de Maeztu kaleko 10.ean, eta elkarretaratzea egingo dute bertan. Eoliko proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte kontzentrazioarekin batera.
Arabako Mendiak Asketik azaldu dute lurraldeko pertsona guztien zeregina dela proiektuak salatu eta aurka agertzea, proiektu horien helburua delako “herri-lurrak ezabatzea, pobretzea eta jabetzea, aberastasuna metatzen jarraitu ahal izateko”. Administrazioko agintariek proiektu hauei emandako “laguntza” ere kritikatu dute, eta salatu dute egindako “mesedeak enpresa horietako zuzendaritza postuekin ordaintzen” direla gerora, kargu politikoak utzi ondoren.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!