Ikasle Abertzaleakek deituta selektibitatearen aurka mobilizatu dira Gasteizen eta Euskal Herrian
Ezberdintasun sozialak areagotu eta curriculuma inposatzeko mekanismoa dela salatu dute.
Ikasle Abertzaleak sindikatuak mobilizazio ezberdinak antolatu ditu Euskal Herrian zehar selektibitateari ezetz esateko. Asteartean hasi zen selektibitatea Nafarroan eta asteazkenean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. «Hezkuntzaren elitizazioan» sakontzeko mekanismoa dela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizen, Farmazia fakultatearen alboan.
Ikasle Abertzaleak sindikatuak kritikatu du curriculuma «inposatzeko mekanismoa» dela selektibitatea, eta ikasleen artean «lehiakortasuna eta indibidualismoa» areagotzen dituela. Elkartasuna adierazi diete froga hau egin behar duten ikasle guztiei.
Mobilizazioen deitzaileek ere aipatu dute filtro soziala eragiten duela selektibitateak. Klase partikularrak ordaintzeko ezintasuna dutenek, ikasteko espazio eroso baten falta dutenek eta, finean, kurtsoa aurrera eramateko zailtasunak dituztenek baldintza kaskarragoetan egin behar diete aurre azterketei, ezberdintasun sozialak areagotuz.
Hezkuntzaren elitizazioan sakontzen du selektibitateak, IAren ustez, eta bitarteko gutxien dituzten ikasleentzan heziketa prozesuan aurrera egiteko «oztopo bat gehiago» dela salatu dute. «Norbanakoen merituen gainetik dagoen filtro soziala ezkutatzen dela» adierazi dute.
Euskal Herriko beste leku batzuetan ere mobilizazioak egin dira Ikasle Abertzaleakek deituta. Asteartean, Nafarroako selektibitatea hastearekin batera mobilizatu ziren Iruñean, eta gaur Donostian, Leioan eta Eibarren ere egin dituzte elkarretaratzeak, Gasteizkoaz gain.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!