Ernaik Aitor eta Galderren aurkako epaia arbuiatu du elkarretaratze batean
Euskal Herriko txoko ezberdinetan mobilizatzen ari dira egun hauetan, Ernaik deituta. "Ez dugu onartzen" lelopean elkartasuna adierazi diete bi gazte arabarrei.
ANkerkeriari Stop plataformak agerraldi masiboa egin ostean, Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan zehar epaiaren aurrean beren kontrakotasuna adierazteko. Gaur, ekainaren 7an, Gasteizko unibertsitate kanpuseko aulategian bildu dira dozenaka lagun «Ez dugu onartzen, Aitor eta Galder aske» lelopean.
Aitor Zelaia eta Galder Barbadori lau urtetik gorako espetxe zigorra ezarri dien prozesu judiziala anakronikoa dela adierazi dute, eta salatu dute «injustizian oinarritutako espainiar makinaria errepresiboaren eraso» berri bat izan dela. Bakea eta askatasunaren bidea oztopatzen saiatzen direnei ohartarazi diete «ez dutela lortuko gazte antolakuntza eta borroka independentista gelditzea».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!