Agerraldia egingo dute igandean Laudion Tubacexen grebako auziperatuei elkartasuna adierazteko
20 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte 6 pertsonentzat, Tubacexeko langile zein Aiaraldeko bizilagunentzat, greban parte hartzeagatik. Tubacexeko lantegiaren aurrean elkartuko dira igandean 12:00etan.
2021eko urrian itzuli ziren lanera Tubacexeko langileak, 236 egun greban egon ondoren. Baina greba horretan parte hartzeagatik ondorio penalak jasan ditzaketen sei pertsona daude oraindik Aiaraldean. Tubacexeko langileak dira horietako hiru, eta eskualdeko herritarrak beste hirurak. Denak kontuan hartuta 20 urte inguruko zigorra eskatzen diete grebako gertakari ezberdinengatik.
Errepresio kasu berri hau salatu eta epaiketen nondik norakoak emateko agerraldi masiboa antolatu dute igande honetan, ekainaren 11n, Laudioko Tubacexen lantegiaren aurrean, eguerdiko 12:00etan. Bertaratzeko dei egin dute antolatzaileek, eta laneko erroparekin hurbiltzera gonbidatu dituzte inguruko langileak.
Tubacexeko langileak diren hiru auziperatuei 36, 21 eta 18 hilabeteko zigorrak eskatzen dizkiete, desordenak eta agintearen aurkako erasoak egotzita. Eskualdeko herritarrei berriz, «kargu antzekoekin», 4 urte eta 7 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diete bakoitzari, Saratxoko piketeetan parte hartu izana leporatuta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!