Euskal Herriko pentsiodunen «1080 ibilaldia» Dulantzira heldu da
Bilbo eta Bergaratik abiatutako zutabeak arabarrekin elkartuko dira ostegunean Gasteizen
«Eskubideei bidea zabaltzen. Pentsio publiko duinak denontzat» lelopean «1080 ibilaldian» murgilduta dabil Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua. Astelehenean Bilbo eta Bergaratik abiatu ziren bi zutabe, eta asteartean Aguraindik Dulantzira egin dute ibilbidea, gutxieneko pentsioa 1080koa izan dadin eskatzeko, «hemen eta orain.»
Arabar pentsiodunek asteazkenean Elorriagarainoko bidea egingo dute, eta hiru martxak hilaren 25ean amaituko dira, ostegunean, Gasteizen egingo duten manifestazioarekin. Mobilizazioa Iparralde Gizarte Etxetik irtengo da goizeko 11:00etan.
Beste askotan egin bezala, martxa honen bidez Pentsiodunen Mugimenduak espainiar Estatuko gobernuari eskatzen dio 1080 eurotan ezartzeko gutxieneko pentsioa eta, era berean, EAE eta Nafarroako gobernuei ere dei egiten die 1080 eurora arte osatzeko herritarren pentsioak, hamalau ordainsaritan. Aipatu dute erabaki hori EAE eta Nafarroako gobernuen eta legebiltzarren borondate politikoaren menpe dagoela, eta «ez dagoela hori eragozten duen arrazoi politiko edo ekonomikorik.»
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu du, egungo bizitzaren garestitze «esponentzialaren» ondorioz, geroz eta adineko pertsona gehiago daudela ezin dutenak etxebizitza, elikadura, osasun eta arreta duinik lortu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 167.718 pentsiodunek jasotzen dute 1080 eurotik beherako pentsioa, eta Nafarroan 51.306 dira kopuru horretara heltzen ez direnak. Pentsiodunen Mugimendutik nabarmendu dute gainera, emakumezkoak direla pentsio baxuak jasotzen dituzten horietako gehienak.
Genero arrakalak, emakumezko eta gizonezkoen batez besteko soldatetan dagoen desberdintasunak sortzen du egoera hori, Mugimenduaren ustez, eta baita lan erreproduktiboen zama emakumeengan jausi izanak ere. Kalitatezko enplegua, soldata hobeak eta arrakala ezabatzea aldarrikatu dute pentsiodunek.
Hiru zutabe Gasteizera bidean
Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu ziren bi zutabe, eta Bergaratik abiatutakoak Araban daude jadanik, Landara heldu dira gaur arratsaldean. Bilbotik datozenek asteazkenean zapalduko dute Araba, Otxandiotik Legutiorainoko bidea eginda. Arabarrek Elorriagarainoko bidea egingo dute esan bezala asteazkenean, eta ostegunean Gasteiza helduko dira hiru zutabeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!