Michelingo langileak masiboki mobilizatu dira
Hitzarmen berriaren negoziazioen erdian, Michelinek Gasteizen duen fabrikako plantillak erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata igoera handiagoa exijitu du. Ehunka langilek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiaren aurrean. through Alea.eus
Irudi ikusgarria utzi zuen atzo eguerdian Gasteizen, 13:00etatik 14:30era, Michelingo 600 langile baino gehiagoren mobilizazioak. Duela bi hilabete inguru hasi zen hitzarmen berriaren negoziazioa; zuzendaritzak eta sindikatuek estatu mailan negoziatzen dute, eta dagoeneko sei bilera egin dituzte.
Sindikatuen lehen proposamenak %27ko igoera planteatzen zuen lau urtean. Zuzendaritzak, berriz, %10eko igoera (KPIaren bermerik gabe) eskaini die, oraingoz, langileen ordezkariei. Elkarrizketak martxan daude oraindik, baina sindikatuek salatu dute enpresak «lehenbailehen» itxi nahi duela negoziazioa, eta horrek langileen haserrea piztu du.
Langileen ordezkariek erosteko ahalmena berreskuratzeko moduko soldata igoera exijitu dute, inflazioaren etengabeko igoeraren aurrean. Horrez gain, lanaldia murriztea, lanaldi gehigarriak kentzea eta behin-behinekotasuna murriztea proposatu dute sindikatuek, baita osasuna babesteko eta bizi kalitatea hobetzeko neurriak, bereziki adineko langileentzat.
Zuzendaritzari negoziatzera deitzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Gasteizen ez ezik, Aranda, Valladolid, Almeria eta Lasarteko lantokietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!