6 urte Errekaleor Auzo Askeari argia moztu ziotela
Ertzaintzak eta Iberdrolako langileek elkarlanean argirik gabe utzi zituzten gaurko egunez Errekaleorreko bizilagunak.
Sei urte bete dira Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Errekaleor Auzo Askeari argia moztu zionetik. Tentsioz betetako maiatzaren 18 hark ondorio ezberdinak utzi zituen: Gorka Urtaran Gasteizko alkateak auzoa bota nahi zuela esan zuen egun bat beranduago, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari mozal legea ezarri zion Ertzaintzak, auzoa argi gabe geratu zen, ekainaren 3ko mobilizazioa erantzun handia izan zen ‘Guk argi daukagu’ lemapean…
Instituzio ezberdinek ez zuten euren helburua lortu: herri-erantzuna handia izan zen eta Urtaranek haren “hitzak jan” zituen. Gainera, modu eraikitzailean egin zitzaion aurre argi-mozketari. Iberdrola eta Ertzaintza Errekaleorren agertu eta soilik bost hilabetera, eguzki plakak jartzen hasi ziren bertan. Hilabete batzuk lehenago, ordea, plaka horiek erosteko diru-bilketa kanpaina egin zuten eta ia 110.000 euro lortu.
Egun hartak utzitakoak ekarri ditugu berriz hona.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!