Protesta jendetsua egin dute Vox-ek mitina eman duen hotelean
Santiago Abascal Gasteizen izan da gaur Vox-en ekitaldi batean. Dozenaka gazte bildu dira protesta gisa, "Faxistak kanpora" lelopean.
Vox alderdiaren mitina hartu du gaur Gasteizko NH Canciller Ayala hotelak, arratsaldeko 20.00etan. Ekitaldia hasi baino lehen dagoeneko Udaltzaingoak moztua zuen Ramon y Cajal kalea eta Ertzaintzaren Brigada Mugikorra ere bertan zen, hotelaren aurrean zein Florida inguruan desplegatuta.
Zortziak pasata, dozenaka lagun elkartu dira hotelaren aurrean, protesta gisa. Besteak beste, «Faxistak kanpora», «Faxismoaren aurrean, langile antolakuntza» eta «NH faxista y cómplice» bezalako leloak entzun dira.
Mitina bukatu eta bertatik atera diren pertsona batzuk protestan zeudenak probokatzera atera dira, keinuak egitez eta «Viva España» bezalako oihuak botaz.
Tentsio uneak egon dira Ertzainak protestan zeunden gazteengana hurbildu direnean, baina ez da istilurik izan.
Mitinean izan dira, besteak beste, Santiago Abascal, alderdiaren burua, Maria Teresa Jimenez alkategaia, Jonathan Romero Arabako Batzar orokorretako hautagaia, eta Amaia Martinez legebiltzarkidea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!