Tuvisa udal enpresa zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik
2021eko apirilaren 22an greba egin zuten Euskal Herriko Zerbitzu Publikoetako langileek. Gasteizko hiri autobus publikoen zerbitzua kudeatzen duen Tuvisa udal enpresako 427 langilek egin zuten bat deialdiarekin.
Lanuzteetan gertatu ohi den bezala, greba egin zuten langileek ez zuten jaso jardunaldi horri dagokion soldata. Arau haustea gero etorri zen: Tuvisako zuzendaritzak egun hori berreskuratzera edo ordu saldotik kentzera behartu zituen langileak, ez zuelako lan egun hori kontuan hartu.
Greba eskubidearen urraketa da hori. Epaitegietan salatu dute eta arrazoia eman die Gasteizko Lan Arloko 2. zenbakiko Epaitegiak: 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die enpresak langileei. ELA sindikatuak eraman du aurrera prozesu judiziala, enpresa batzordeko gainerako sindikatuen babesarekin.
Edonola ere, Tuvisako zuzendaritzak helegitea jartzeko asmoa duela esan du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!