O no será-Edo ez da izango: Denon bizitzak erdigunean
Gaurkoan Bizitzak Erdigunean dinamikaren inguruan hitz egin dugu.
Pandemia lehertu zenean Mugimendu Feministako kide eta eragile ezberdinek koordinadora bat sortu zuten zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzeko. Hasieratik, koordinadora horren anbizioa azken urteetan teorizatutakoa eta hausnartutakoa kalera ateratzea eta lurreratzea izan da. Horrela, 2022an Gasteizen jardunaldi batzuk egin ziren eta bertan ondorengo ideiak jaso ziren:
– zaintzen inguruko ulerkera komun baterako hurbilpen bat egin zen.
– zaintza-sistema publiko komunitario baten aldeko lehen ardatzak marraztu ziren.
– aldarrikapenak azaleratu eta urgentziak identifikatu ziren.
– mobilizazio ziklo baten beharra nabarmendu zen.
Horren ostean, 2022ko udazkenean, herrialdeetako asanblada irekiak aktibatu eta bertan zaintzen inguruko akordio bat behar zela adostu zuten, hori sozializatzeko agendan GREBA OROKOR bat jarriz. Eta hori gauzatzen joateko, otsailean, “denon bizitza erdigunean” dinamika aurkeztu zen, epe ertain/luzeko prozesu gisa irudikatuz, herri honetan trantsizio sozial bat eragiteko anbizioarekin.
Zein da anbizio hori? HERRI AKORDIO bat osatzea, hain zuzen. Eta horretarako, Euskal Herriko eragile sozio-sindikalen aliantza, laguntza eta elkarlana beharrezkoa izango da.
Beraz, denon bizitzak erdigunean jartzeko herri akordio bat osatzeko bidean hasi da Euskal Herriko Mugimendu Feminista, horrekin euskal eta nafar gobernuak interpelatzeko. Herri akordio horren txapela zaintza eskubide kolektiboa izango da.
Aldarrikapen horiekin, eta eskaerek oihartzuna izan dezaten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, greba feminista orokor bat deituko du.
Horren guztiaren inguruan hitz egiteko izan ditugu gurean Mugimendu Feministako bi kide: alde batetik, Gasteizko Mugimendu Feministako Tania Siriany, eta bestetik, EHko Bilgune Feministako kide den Ainhoa Olaso.
Saio honetan zehar entzun ditugun abestiak:
Movimiento Feminista De Madrid & Viruta Ftm presentan: “Negra y Morada” (Merengue feminista)
La prima: “Ocho puñaladas”
Talde pilo bat: “Yo por ellas, ellas por mí”
https://www.youtube.com/watch?v=7OpNSStdTac&ab_channel=MovimientoFeministaMadrid-Topic
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!