[ARGAZKI GALERIA] Auzitegi Gorenak gaur berrikusi ditu Audientzia Nazionalak Aitor eta Galder gazteei ezarritako zigorraren aurkako errekurtsoak
Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe-zigorra ezarri zien eta bi urtera, Auzitegi Gorenean errekurritu ondoren, jakinarazi Gorena apirilaren 26an bilduko zela jarritako errekurtsoak aztertzeko.
Bost urte igaro dira Aitor Zelaia eta Galder Barbado arabarrak atxilotuak eta espetxeratuak izan zirenetik. Sei hilabetez izan zituzten espetxean eta, gero, baldintzapean aske utzi zituzten, epaiketaren zain.
Audientzia Nazionaleko epaiketaren ostean fiskalak 8 urteko espetxe zigor eskaerari eutsi zion. Handik egun batzuetara AN-ko Angela Murillo epaileak honako zigorra ezarri zien: 4 urteko espetxea, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta 10 urteko inhabilitazioa “helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea” egotzita.
Bost urte horiek «amesgaiztoa» izan direla azaldu du ANkerkeria Stop! plataforma solidarioak. Oraingo egoera ez da hobea: ezin jakin Auzitegi Gorenak epai irmoa noiz emango duen, «edozein momentutan izan daiteke».
Abokatuek helegiteak eskatu zituzten absoluzioa eskatuz, baina fiskaltzak ere bai, helegite judizialak aurkeztu ondoren. Beraz, edozein unetan espetxeratuak izan daitezke Galder eta Aitor.
«Prozesu luze honetan bezala, gure bidean berresten gara: elkartasun sareak ehundu eta egoeraren salaketa jendarteratzen jarraituko dugu», esan dute Aitor eta Galderrekin elkartasunez antolatu direnek, gaurko elkarretaratzean. Salatu dute, halaber, «poliziaren jazarpen politikoak eragindako ankerkeria, Auzitegi Nazionalean epaiketa salbuespenezkoa izatea, eta azken bi urte hauetan bizitza normala egiteko aukerarik ez izatea».
Euskal Herrian «normalizazio eta bakerako bidea» egin nahian aritu arren, espainiar Estatuak «tresna eta mekanismo hauek» erabiltzen jarraitzen duela arbuiatu dute, «gure herriaren kontra». Dei egin dute elkartasun dinamiketara batzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!