GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak «irtenbide bat» eskatu dute berriro txosnen auzirako
GKS eta Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin dute salatzeko, berriki jakin dutenez, Udalak ez diela Gasteizko jaietan txosna jartzeko «irtenbide zein alternatibarik» eskaintzen.
Aurreko urtean plazaratu bezala, berretsi dute EH Bildu-Sortuk, Mugimendu Sozialista «zokoratu eta indargabetzeko helburuarekin», txosnetatik «politikoki betatu» dituela, Txosna Batzordean dauden eragileen artean gehiengoa baliatuz. Horregatik, txosna batzordearen «beto politikoa» salatu dute aurten ere, Txosna Batzordeak ez duelako erantzunik eman «irtenbide ezberdinen inguruan pentsatzeko borondatea» adierazi duten arren.
«Betoa salatzea ezinbestekoa da, ezarritako neurriaren larritasuna handia baita», adierazi dute. Izan ere, «demokraziaz ahoa betetzen zaien arren, ez dute Mugimendu Sozialistarekin espaziorik partekatzeko ez honi lekurik uzteko borondaterik, Mugimendu Sozialistaren hedapenarekin gazteen artean nagusitasuna galtzen ari direlako».
Gasteizko Udalarekin ere jarri ziren kolektiboak harremanetan, irtenbide baten bila, baina udalak «bere erantzukizuna saihestu» duela uste dute. Legez edozein eragilek espazio publikoa erabiltzeko bermea izan beharko lukeela uste dute, eta txosnagunean edo bertatik kanpo txosna beste nonbait jartzea exijitu, hein horretan.
Dei egin diete txosna batzordean «betoaren alde» egin duten eragile guztiei hartutako erabakia alda dezaten, eta Udalari egoerari aterabide bat eman diezaien.
«Espazio publikoa erabiltzeko eskubidea eta, zehazki, Gasteizko jaietan txosna jartzea defendatzen» jarraituko dutela adierazi dute eta, horregatik, «beto politikoaren aurrean irtenbidea exijitzeko» manifestazioa deitu dute maiatzaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Andra Maria Zuriaren plazatik hasita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!