Garikoitz Etxeberria euskal preso politikoak gose greba hasi du Zaballako espetxean
Euskal Herriari zuzendutako ohar batez eman du jakitera Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose grebari ekin diola apirilaren 19an, bakartze egoeratik atera eta kideekin elkar dezaten.
Apirilaren 14an iritsi zen Palentziako Dueñasetik Zaballako espetxera. Modulura eraman zutenean ziegan beste preso batekin bikoiztera behartu zuten eta, uko egin ziolako, bakartze egoeran daukate ordutik.
«Preso ororen eskubidetzat dut ziegan bakarrik nahiz binaka bizitzea hautuz, espetxeak bata zein bestea inposatu gabe», azaldu du oharrean. Hasieran, patio greban salatu nahi izan zuen egoera, baina konponbide arrastorik ez dela ikusita, gose greba hasi du.
«Espetxea sumitze eta zigortze eremu denez, bikoiztera sumitu nahi izan ninduten eta intsumitu nintzelako zigortu naute», adierazi du.
2007an atxilotu zuten Azkainen Garikoitz Etxeberria. Auzitegi Nazionalak 29 urteko espetxealdia agindu zion 2009an. Ordutik, Soto del Real (Madril), A Lama (Galizia), Dueñas eta Sevillako kartzeletan izan dute preso. Azken horretan 11 urte egin zituen isolamenduan.
2022ko apirilean utzi zuen EPPK, ez zuelako bat egiten kolektiboak azken urteetan egindako «aldaketa politiko eta organizatiboekin», ez eta kolektiboaren, kartzelaren, Euskal Herriko opresio egoeraren edota askapen mugimenduaren ulerkerarekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!