Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTaren alternatiba
Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute gaur Gasteizko Parlamentuan, AHTaren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko.
Alternatiba hori egungo trenbideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako kontzejuen eskariak jasotzen ditu. Konstua, gainera, Garraio Ministerioak proposatutako trenbide berriaren baino 2.000 milioi euro gutxiagokoa da.
«Abantaila handi bat» planteatzen du, bultzatzaileen hitzetan: salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez.
Abiadurari dagokionez, horrela diote: «Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñarekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira luzatuko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko dira».
Herri eta hirien arteko loturak ere hobetuko lituzke: «trenak herrietatik igarotzeak hobera egiten du segurtasunari dagokionez, eta lurperatzeak ere planteatzen dira, hiri-integrazio hobea lortzeko».
Babes handia du dagoeneko proposamenak. Izan ere, herri-plataformen eta Adifen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien (UGT, CCOO, CGT/LKN, SF, SEMAF) arteko akordioan oinarritzen da.
2022ko urtarrilean Garraio Ministerioak 200.000 euroko aurrekontu-partida bat bideratu zuela ADIFek azterlan bat egin zezan Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon arteko trazadura egokitu eta modernizatzeari buruz. Oraindik egin gabe dagoela gogorarazi dute tren sozialaren aldekoek.
AHTaren obrak gelditu daitezela eskatu dute berriro, bereziki, «Frantziako estatuak Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren-azpiegitura berri bat ez eraikitzea erabaki ondoren».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!