[HALA BIDEO] Osasun Publikoaren egoera «kritikoa» da
Osasun Publikoa Aurrera plataforman bildutako herri plataformek Osakidetzaren mosaiko bat egin dute Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan Osasun Publikoaren egoera kaotikoa salatzeko. Apirilaren 22ko manifestaziora deitu dute.
Osasun Publikoa Aurrera plataforman bildutako herri plataformek Osakidetzaren mosaiko bat egin dute Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan protesta gisa: Osasun Publikoaren egoera kaotikoa salatu dute.
Eusko Jaurlaritzaren planifikaziorik ezak ekarri du egoera, azaldu dutenez: «Gaixotasunen prebentzioan funtsezkoa den lehen mailako arretak ez du profesional nahikorik; eta auzo eta herri batzuetan, ez da existitzen. Ez dagozkien lanak egiten dituzten profesionalak ditugu, paziente gehiegi dituztenak; eta, horrek, pazienteek aurrez aurreko arreta lortzeko ezina dakar, etsipena sorraraziz».
Gasteizen, zehazki, Etengabeko Atentzio Gune bat eta larrialdi-zerbitzu bat itxi dituzte berriki, eta mediku espezialista ikusteko itxaronaldia bikoiztu egin da.
«Osasun-arreta jasotzea odisea bihurtu da; batez ere, biztanle zaurgarrientzat. Herritarrok nazkatuta gaude EAJ-PSOEk gure osasun-eskubidea salgai jartzeaz», adierazi dute.
Horregatik, apirilaren 22an eguerdiko 12:00etan Bilbo Plazatik egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!